'Ausencias en rojo' erakusketa zabalduko dute gaur Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 5a, 11:23

Gaur zabalduko duten erakusketako irudia. (Haurralde Fundazioa)

Indarkeria matxistaren biktimak omendu nahi dituzte Haurralde Fundazioak eta Malen Etxeak martxoaren 18ra arte bisitatu ahal izango den erakusketan. 

Gorri koloreko arropez osatutako Ausencias en rojo erakusketa zabalduko dute gaur arratsaldean Zumaiako Emakumeon Etxean. Mostra honen bidez, 2024. urtean indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeak omendu nahi dituzte Haurralde Fundazioak eta Malen Etxea elkarteak. Izan ere, gorri koloreko jantzi bakoitzak hildako emakume bat irudikatzen du. 

Erakusketa 18:00etan zabalduko dute, eta martxaren 18ra bitartean bisitatu ahal izango da Emakumeon Etxean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide