Antzezpen tailerrak emango ditu Alba Lozanok Zumaian, martxoaren amaieran

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 6a, 13:00

Antzezpen tailerrak emango dituen Alba Lozano zinemagilea. (Zinebi)

Geuretik Sortuak programaren barruan Zumaian film labur bat grabatuko duen Alba Lozanok emango du. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute.

Alba Lozano zinemagileak antzezpen tailerra emango du martxoaren amaieran Zumaian, Geuretik Sortuak programaren barruan. Izan ere, Lozanok film labur bat filmatuko du datozen asteotan Zumaianm Udalbiltzak sustatutako programa horri esker. 

Martxoaren 28tik 30era bitartean emango ditu aipatu tailerrak, Torreberriko dantza gelan. Hiru izango dira guztira, adin tarte bakoitzari zuzendutako bana, eta bi orduko iraupena izango dute. Martxoaren 28an, ostiralean, 11:00etatik 13:00etara bitartean, 50 urtetik gorakoei zuzendutako jarduera izango da; martxoaren 29an, larunbata, 17:00etatik 19:00etara, 8 eta 11 urte bitartekoentzakoa; eta igandean, hilaren 30ean, 18 urtetik aurrerakoentzakoa. 

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute zumaiags@gmail.com helbidera idatzita. Izen ematea doan izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide