Alex Remiro Realeko atezainaren Futbol Mas fundazioak bi formakuntza saio emango dituzte Zumaian datozen asteotan, Zumaiako Futbol Taldeak antolatuta. Lehena datorren asteartean, hilaren 11n, egingo dute, eta bigarrena zortzi egun geroago, martxoaren 18an. Saioak Aitzuri pilotalekuko gelan egingo dituzte, 19:00etatik aurrera.
Haurren, nerabeen eta haien familien ongizate fisikoa eta emozionala, hezkuntza eta inklusioa sustatzeko gune bezala definitu dituzte formakuntza saio horiek. Saioak Zumaiakok antolatu baditu ere, interesa duten edonori zabalik daudela azaldu dute.
Futbol Masek antolatutako saioan parte hartzeko hemen eman daiteke izena.