Ari dira asfaltatzen tren geltokiaren aurrealdea

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 5a, 15:28

Asfaltatze lanak tren geltoki aurrean. (Juan Luis Romatet)

Ostiralera arte jarraituko dute lanekin, eta denbora horretan ezingo da zabalgunean autorik utzi. Lurraldebuseko autobusek ere ez dituzte bidaiariak han hartuko obrek irauren duten denboran.

Aurrera doaz tren geltokiko lanak. Estazio auzotik bidaiariak geltokira eramango dituen tuneleko lanengatik zorua zulatu behar izan zuten bere garaian, bidea egokitzeko. Zuloa estalita, geltoki aurreko zabalgunea asfaltatzen ari dira egunotan. Dena ondo bidean, ostiralerako amaituko dituzte lanak.

Asfaltatze lanengatik, ezin izango da egunotan autorik aparkatu geltoki aurreko zabalgunean. Lurraldebuseko autobusen joan-etorrian ere izan dute lan horiek eragina; izan ere, Urola bailarako zerbitzua ematen duten autobusen geltokiko geralekua ez da erabilgarri izango lanak amaitu arte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide