'La última reina' filma emango dute asteburuan Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet

Alicia Vikander eta Jude Law aktoreak protagonista dituen filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute Zumaiako zinema aretoan. 

La última reina film britainiarra emango dute datorren asteburuan Zumaiako zinema aretoan. Karim Aïnouz zinemagileak zuzenduta, Alicia Vikander eta Jude Law ditu protagonista gisa. Saioak gaurtik astelehenera bitartean emango dituzte Aita Marin, eta sarrerak aurrez erosi ahal izango dira sarrerakzumaia.eus webgunean. 

Sinopsia

Ingalaterrako Enrike VIII.a errege zitalaren Tudor gorte odoltsuan girotua eta Katalina Parr erreginaren ikuspuntutik kontatua. Enrikeren seigarren eta azken emaztea izan zen, eta bera izan zen erbestea edo heriotza saihestu zuen bakarra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide