Internet bidez erosketek sor ditzaketen zalantzak argitu nahian, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko bazkideei zuzendutako hitzaldia egingo da martxoaren 24an, astelehena, goizeko 11:00etan, Hogarrean.
Kontsumobidek antolatutako saio horretan parte hartzeko aurrez izena eman beharko dute interesdunek, Hogarrean bertan, edo posta elektroniko bidez behekoplaza1@gmail.com helbidera idatzita.