Unesco Parisen egiten ari den kongresuan da egunotan Geoparkea

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 6a, 16:00

Parisko kongresoan parte hartzen ari diren ordezkarien taldeko argazkia. Bertan da Euskal Kostaldeko Geoparkeko ordezkaritza. (Geoparkea)

Geoparkeen Munduko Sarearen 51. Batzorde Betearazlean eta IGGPren Geozientzien eta Geoparkeen Nazioarteko Programaren hamargarren urteurreneko ospakizunetan parte hartzen ari da euskal ordezkaritza. 

Unesco egunotan Parisen egiten ari den jardunaldi eta kongresuetan parte hartzen ari da Euskal Kostaldeko Geoparkea. Ordezkaritza Leire Barriuso Geoparkeko gerenteak, eta Asier Hilario zuzendari zientifikoak osatu dute. 

Hasteko, herenegun, Espainiak Unescoren aurrean duen Ordezkaritza Iraunkorrarekin eta Enbaxadore Ordezkari Iraunkorrarekin, Miquel Iceta i Llorensekin, bildu ziren,  Espainiar estatuko gainontzeko geoparkeekin batera. Bestetik, Bestalde, Ekimen estrategikoak eta lankidetza Unescorekin izenburupean atzo ospatu ziren Geoparkeen Munduko Sarearen (GGN) Batzorde Betearazlearen bileran eta Europako Geoparkeen Sarea Koordinatzeko Batzordearen 51. bilkuran ere parte hartu dute Geoparkeko ordezkariek.

Lurraren Zientzietako Unescoren programa enblematikoa den IGGPren Geozientzien eta Geoparkeen Nazioarteko Programaren hamargarren urteurrena ospatzeko aprobetxatu dute jardunaldia. Euskal ordezkaritzak parte hartze aktiboa izan du bai urteurrenaren ospakizunean baita aipatu bileretan ere. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide