Aran Santamariaren lanak ikus daitezke egunotan Itziarren

Juan Luis Romatet

Burugorri ostatuan erakutsitako lanetako bat. (Aran Santamaria)

Itziarko Burugorri ostatuan ikus daitezke artista zumaiarraren lanak, martxoaren 30era arte.

Itziarko Auzo Udala eratu zutela hamar urte bete dira aurten, eta hura ospatzeko ekintza sorta antolatu dituzte. Horien artean, Aran Santamaria artista zumaiarraren erakusketa muntatu dute Itziarko Burugorri ostatuan. Bertan, collage teknikak erabilita, Santamariak sortutako lanak ikus daitezke. Erakusketa martxoaren 30era arte bisitatu ahal izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide