Eduki babestua

Miren ile apaindegia Patxita Etxezarreta kalera lekualdatu dute

Erredakzioa 2025ko mar. 7a, 13:51

Miren ile apaindegia kokatu den lokal berria, Patxita Etxezarreta kalean.

Bihar, larunbata, inaugurazioa egingo dute, 12:00etan hasiko den festa batekin, eta zumaiar guztiak gonbidatu dituzte.

Miren ile apaindegia lekualdatu dute aste honetan. Asteartean estreinatu zuen leku berria, Patxita Etxezarreta kaleko 19 zenbakian, eta beraz, bertan eskainiko dute aurrerantzean zerbitzua, "betiko zerbitzua, leku berrian". Lekualdaketa ospatzeko, inaugurazioa prestatu dute biharko, larunbata. Festa 12:00etan hasiko da eta ile apaindegiko arduradunek zumaiar guztiak gonbidatu nahi dituzte bertara: "ilusioa egiten digu proiektu berri hau zuekin partekatzea, zuek gabe, ez baitzen posible izango", azaldu dute.

                                         

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide