Azken urteotan egin bezala, inauterietako mozorro onenek sariak izan zituzten. Epaimahaikideek pasa den larunbatean haurren mozorro gogokoenak aukeratu zituzten. Herritarren sariak, berriz, internet bidez aukeratu dira aurten ere.
Pasa den larunbatean argazki txokoa egin zuten Alondegiko Oxford aretoan, eta argazki haeik zumaiaguka.eus webgunera igo ziren, herritarrek gogokoenak zituzten mozorroak aukeratu ditzaten. Botoa emateko epea itxita, irabazlea banakako edo binakako atalean Okto Puxi izan da, eta taldeka Durum Kebab. Gertu elkartearen eskutik jasoko dituzte sariak; lehenengoak, elkarteko saltokietan erabiltzeko 80€ko bonoa izango du, eta bigarrenak, 200€ko bonoa.