Emakumeen eskubideak aldarrikatu dituzte herriko bi ikastetxeek

Onintza Lete Arrieta

Zumaiako Herri Eskolako gaur goizeko elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Martxoaren 8a da bihar, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta horregatik, urtero bezala, goiz partean ekitaldiak egin dituzte Zumaiako Herri Eskolan eta Zumaienan. 

Herriko adin guztietako ikasleek gogoratu dute Martxoaren 8a izango dela bihar, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta horregatik, hainbat ekintza egin dituzte goiz partean zehar bai Zumaiako Herri Eskolan, bai Zumaienan. 

Bihar, Zumaiako Mugimendu feministak deituta, manifestazioa egingo dute Saregile plazatik abiatuta. 13:00etan hasiko da Faxismoaren kontra ausardia eta aliantza feministak! lelopean egingo duten martxa. Aurretik, goizez, 11:00etan hasita, zuzeneko irratsaioa egingo dute Saregile plazan bertan. 

Gaur Zumaienan egin duten ekintzetako bat. (Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide