Zumaiak ezin izan du garaipena erdietsi Euskal Herriko zesta punta txapelketan

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 10a, 08:39

Marlon Watkins eta Mikel Silveti, pasa den ostiraleko finaletako sari banaketa unean. (Zumaiako Kirol Elkartea)

Kadete mailan, Zumaia eta Berriatua neurtu ziren txapelketako finalean, eta bizkaitarrek eraman zituzten etxera irabazleen dominak. 

Pasa den ostiral iluntzean jokatu ziren Aitzuri pilotalekuan kluben arteko Euskal Herriko zesta punta txapelketako finalak. Zumaiako Kirol Elkarteak kadete mailako finalera heltzea lortu zuen, Marlon Watkins eta Mikel Silvetiren eskutik. 

Pilota jardunaldiari hasiera eman zion norgehiagokan, Zumaia eta Berriatua neurtu ziren. Partida berdindua izan zen, baina, azkenean, irabazleen dominak Bizkai aldera egin zuten, partida 27 eta 30 emaitzarekin irabazi ondoren. Txapeldunordeen dominarekin konformatu behar izan zuten zumaiarrek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide