Zumaiako boxeolariek bi garaipen eskuratu dituzte asteburuan

Maria Maya Manterola 2025ko mar. 10a, 09:30

Ostiraleko jaialdiko irudi bat. (Ruben Arredondo)

Iñaki Lope Aranok eta Jesus Mangevyk parte hartu zuten Arrasteko jaialdian, eta biek ere beren maila paregabea erakutsi zuten ring gainean. 

Zumaia Cuban Boxing klubeko kirolariek bi garaipen eskuratu dituzte asteburu honetan. Ostiralean Arrasaten izan ziren, (Gipuzkoa) boxeo jaialdian, eta Iñaki Lope Aranok 71 kilokoen borrokaldian parte hartu zuen, eta bere abilezia erakutsi zuen lehen roundean. Bigarrengoan gogor erantzun zuen haren aurkariak, baina puntu bat kendu zion epaileak burua sartzeagatik. Hirugarrengoan bere mendean hartu zuen zumaiarrak.

Bigarren garaipena Jesus Mangevyk eskuratu zuen 62 kilotan. Hiru roundak aise menderatu zituen. Boxeo klubeko entrenatzaile Ruben Arredondok biak zoriondu nahi izan ditu, eta esan du lanean segituko dutela boxeolari gisa hazten jarraitzeko. Aurten, lehenbizikoz, Zumaiako zazpi boxeolari arituko dira herrian jokatuko den jaialdian. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide