Geroz eta gutxiago falta da aurtengo San Telmo jaietarako, eta dagoeneko hasiak dira zumaiarrak festarako prestatzen. Helduen danborradako entseguak, esaterako, ostiral honetan hasiko dira, hilaren 14ean, eta festak hasi artean, ostiraletan 21:30etik 22:30era eta larunbatetan 15:00etatik 16:00etara elkartuko dira Sagarbiden, Herri Eskolan.
Lehen entseguan informazio bilera ere egingo dute, eta aurtengo danborradan parte hartu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute. Entsegua hasi baino ordu erdi lehenago joateko eskatu dute horretarako, 21:00etan.