Gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik da

Maria Maya Manterola 2025ko mar. 10a, 15:00

Maiatzaren 30era artean aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Askotariko proiektuek jaso ahal izango dute laguntza; aisialdiarekin, ikus-entzunezkoekin nahiz argitalpenekin loturikoek, esaterako.

Gazteek komunitatean parte hartze aktiboa izan dezaten, diruz lagunduko ditu aurten ere udalak gazte ekimenak. Izan ere, bigarren urtez dirulaguntza deialdia iragarri du, eta jakinarazi du 5.000 euro banatuko dituela halako proiektutan. 

Gehienez ere, 2.000 euroko laguntza jaso ahal izango dute eskatzaileek. Zumaiako 18 eta 30 urte bitarteko herritarrei zuzenduriko deialdia da, eta aisialdiarekin, ekintzailetzarekin, zientziarekin, ikus-entzunezkoekin, teknologia berriekin nahiz argitalpenekin lotutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira deialdira. 

Interesdunek maiatzaren 30era arteko epea izango dute eskaria egiteko, ondorengo dokumentazioarekin batera: jarduera memoria, aurrekontua, dirulaguntza eskaerei buruzko adierazpena, zinpeko aitorpena, proiektuan genero ikuspegia landu den zehaztapena eta euskararen tratamendua jardueraren hedapenean. Zumaiako Udalaren webgunean aurki daiteke eskaera orria eta xehetasun gehiago. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide