Virginia Imazen Molestias clownicas emanaldia ikusi ahal izango da bihar Zumaian, Emakumeon Etxean. Pauxa pailazoaren bitartez, emakumeek osasunarekin duten harremanaz gogoeta egiteko beta hartuko dute emanaldian. Pailazoak umorez adieraziko du berak nola ikusten dituen estresa, argaltzeko dietak, neurosia, ginekologoarengana ezinbestean egin beharreko bisita, automedikazioa, eta abar.
Emanaldia 18:30ean izango da, doan.