Binakako txapelketak amaituta, Gipuzkoako banakako zesta punta txapelketari ekingo diote Zumaiako Kirol Elkarteko pilotariek. Zumaian bertan, Aitzuri pilotalekuan, aipatu txapelketako hiru norgehiagoka jokatuko dira ostirala eta larunbata bitartean.
Kadete mailako puntistek izango dute bihar lana etxean. Binakako txapelketan txapeldunorde izan ondoren, banakakoari ekingo diote Watkinsek eta Silvetik. 19:45ean, Marlon Watkinsek Danok Bat klubeko Arrizabalagaren aurka jokatuko du. Partida horren amaieran, 20:30ak aldera, Mikel Silvetiren txanda izango da. Honek, Beotibarreko Larrañaga izango du aurkari.
Larunbatean, berriz, 13:00etan hasita, Frida Watkinsen txanda izango da, nagusien kategorian. Beotibarreko Moreno izango du aurkari partida horretan.