Martxoaren 8an bueltan egindako irratsaioa, entzungai

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 13a, 15:00

Pasa den larunbatean egin zuten irratsaioko irudia. (Zumaiako Emakumeon Etxea)

Emakumearen Nazioarteko Egunarekin batera egin zuten zuzeneko irratsaioa Alondegiko Oxford aretoan. Saioa entzungai dago Zumaia Guka webgunean. 

Borroka feminista aldarrikatzeko eguna izan zen pasa den larunbata. Emakumearen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a, zen egun hura, eta ohi bezala manifestazioa egin zuten herrian zehar, Zumaiako Mugimendu Feministak deituta. Eguerdiko ordu batean egin zuten martxa, baina eguneko ekintzak aurretik hasi zituzten.

Hala, goizeko 11:00etan hasita, zuzeneko irratsaioa egin zuten Alondegiko Oxford aretoan. Askotariko gaiak landu zituzten bertan, ‘Zaintzen duen Zumaia irudikatzen’ prozesuaren nondik norakoak, eta Atzerritartasun Legeaz, besteak beste. 

Joxepa Anttoni Petriarenarenak neskazarren alde abestutako bertsoarekin hasi zuten saioa, eta Francisca Viveros Barradasen Paquita la del Barrioren Rata de dos patas ereserkiarekin amaitu. 

Hemen entzun daiteke irratsaioa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide