Bost urte bete ziren ostiralean Espainiako Gobernuak, COVID-19 izurritea zela eta, alarma egoera ezarri zuenetik. Hiru hilabeteko etxeratze edo konfinamendua bizi izan zen 2020ko martxoaren 14tik aurrera. Garai hartan ohikoak bihurtu ziren hitzak datorzkigu burura: konfinamendua bera, birusa, antigenoak edo PCR probak, maskarak edo musukoak, gelak, Osasun Sailaren buletinak...
Zientzia fikziozkoa dirudien egoera bizi izan zen duela bost urte. Baina, nola bizi izan zuten egoera hura zumaiarrek? Jon Maiak jaso zituen herritarren testigantzak jaso zituen duela lau urte estreinatutako Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean dokumentalean.
Alarma egoera ezarri zela bost urte betetzen diren honetan, ikus entzunezkoa berreskuratu du Gukak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!