Partidaz betetako egunak dira honakoak Frida Watkins puntista zumaiarrarentzako. Lau egunetan hiru partida jokatuko ditu. Horietatik bi emakumeen Jai Alai Ligakoak izango dira, eta hirugarrena Gipuzkoako banakako txapelketakoa.
Gaur bertan, 19:00etan hasita, Gasteizen (Araba) jokatzen ari diren Araba Euskaraz Jai Alai Masters Series txapelketako partida jokatuko du. Olabe frontoian jokatuko da norgehiagoka, eta Sorozabalekin osatuko du bikotea zumaiarrak. Aurkariak Maite eta Arai izango dira.
Ia atsedenerako denborarik gabe, bihar, 13:00etan, Gipuzkoako banakako zesta punta txapelketa jokatuko du etxean, Aitzuri frontoian. Beotibar klubeko Moreno izango du aurkari partida horretan.
Astelehenean, berriz, Durangoko Ezkurdi frontoian jokatzen ari diren Euskotren Women Winter Series txapelketako partida jokatuko du. Txapelketa horretako bigarren finalerdia izango da, eta Ihartekin osatuko du bikotea. Finaleralo txartelaren bila aurkariak Elaia eta Oaia izango dituzte.