Azken egunak Amaia Aranzabalen erakusketa ikusteko

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 15a, 11:00

Amaia Aranzabal, Oxforden erakutsitako koadroetako batekin. (Juan Luis Romatet)

Bihar iluntzera arte egongo da aukera artista arrasatearraren akuarela bilduma ikusteko, Alondegiko Oxford aretoan. 

Amaia Aranzabal margolari arrasatearraren lanak izan dira ikusgai egunotan Alondegiko Oxford aretoan. Naturarekiko maitasuna koadroetan islatu du artistak akuarela teknika erabilik. Hala, basoa, dunak edo ibaiak eraman ditu bere margoetara. Oxfordeko erakusketan azken urteotan egindako 30etik gira koadro erakutsi ditu Aranzabalek.

Erakusketak igande iluntzean itxiko ditu ateak, baina oraindik badago denbora bisitatzeko. Gaur eta bihar eguerditan eta arratsaldez egongo da erakusketa aretoa zabalik. Eguerditan 12:30etik 14:00etara, eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide