Haur eta nerabeentzako irteerak antolatu dituzte udaberrirako Gazteguneak eta Ludotekak

Maria Maya Manterola 2025ko mar. 17a, 12:00

Ludotekako haurrek iaz familian egindako irteera bateko artxiboko irudia. (Zumaiako Ludoteka)

Otxandioko Hontza Extrem abentura parkera elkarrekin egingo dute irteera bi zerbitzuotako haur eta nerabeek. Beste zenbait jarduera ere egingo dituzte norbere aldetik. 

Udaberri sasoirako eskaintza berezia antolatu dute Ludotekako eta Gazteguneko kideek haur eta nerabeentzat. Aurtengoan, gainera, bi zerbitzuotako erabiltzaileek elkarren artean harremanak sendotu eta esperientziak partekatzeko, elkarrekin egingo dute txango bat.

Apirilaren 23an izango da, Otxandioko Hontza Extrem abentura parkera. Ludotekan dabiltzan LH 4 eta LH6 maila arteko haurrei eta Gazteguneko nerabeei zuzenduriko jarduera da, eta ekintza eta bidaia barne, 11 euroren prezioa du. Martxoaren 23ra artean eman ahal izango dute izena Gaztegunekoek; Ludotekako haurrek, berriz, martxoaren 31tik apirilaren 8ra artean inskribatu beharko dute. 

Otxandioko irteeraz gain, beste zenbait ekintza antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak norbere aldetik. Ekintza horien inguruko informazio guztia udalaren webgunean topa daiteke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide