Emakumeon Etxeko beteranoen taldea, hirugarren Santurtzin jokatutako futbol txapelketan

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 17a, 15:00

Zumaiako Emakumeon Etxeko beteranak, atzo Santurtzin. (Zumaiako Emakumeon Etxea)

Ongintzako Ane futbol txapelketa jokatu dute pasa den asteburuan Santurtzin (Bizkaia). Bertan izan da Zumaiako Emakumeon Etxeko beteranoan taldea. Garaikurrarekin itzuli dira, gainera. 

Zumaiako Emakumeon Etxeko beteranoen futbol taldea Santurtzin lehiatu zen atzo, ongintzako Ane txapelketan hain zuzen. Dinamo San Juan taldeak antolatutako jarduerak, raft gaixotasuna duen Ane izeneko haur batentzako dirua lortzea zuen helburu. 

Arratsalde partean jokatu zituzten partidak, baita emaitza onak eskuratu ere. Izan ere, hirugarren izan ziren zumaiarrak, eta han lortutako garaikurrarekin itzuli ziren etxera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide