Fernando Martinek irabazi du Distiraren otsaileko lehiaketa soziala

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 18a, 08:54

Otsaileko lehiaketan lehen saria jasotako argazkia. (Fernando Martin)

Txokolatearen inguruko irudiak atera behar izan dituzte Zumaiako argazki elkarteko bazkideek. Guztira, bederatzi argazkilariren hamasei lan jaso zituzten. 

Distira Zumaiako argazki elkarteak antolatutako otsaileko lehiaketa sozialak badu irabazlea. Lehen saria bakarrik ez, lehiaketako bigarrena ere irabazi du Fernando Martin argazkilariak. 

Oraingo honetan 'txokolatea' izan dute lehiaketako gaia. Guztira, Distirako bederatzi bazkideren hamasei lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Hemen ikus daitezke lan sarituak, baita lehiaketara aurkeztutako gainontzeko lanak ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide