Indamendi mendi bazkuneko Mendian Korrika taldeak bi irteera antolatu ditu datorren astebururako, larunbaterako eta iganderako bana.
Larunbaterako prestatutako saioa luzea bezain ikusgarria dela azpimarratu dute. Lezotik Hondarribiraino joango dira, Jaizkibel ingurukoa kostaldea igarota. Ibilbidean zehar, "Kantauri itsasoaren eta kostaldearen ikuspegi zorragarriez" gozatzeaz gain, bidezigor malkartasuak eta "paisaia natural paregabeak" zeharkatuko dituztela ere nabarmendu dute. Guztira, 27 kilometroko bidea egingo dute, 700 metroko desnible positiboarekin.
Irteeran parte hartu nahi duen taldea goizeko 7:30ean elkartuko da Skate parkean, eta handik Lezora joango dira kotxez. Behin saioa amaituta, Hondarribian, eta atseden hartu ondoren, autobusez itzuliko dira Lezora.
Parte hartu nahiko duten korrikalariek 666 37 74 42 zenbarira WhatsAppeko mezu bat bidali beharko dute, edo posta elektronikoko mezu bat bidali indamendi1@gmail.com helbidera, kotxeak antolatzen joateko.
Igandean, saio laburra
Igandean ere kostaldean egingo dute korrika saioa, kasu horretan Zumaia inguruan. Herritik atera eta Elorriagarako bidea hartuko dute. Txokototik barrena bueltatuko dira Zumaiara. Ibilbideak 14 kilometro eta 450 metroko desnibel positiboa izango du, gutxi gorabehera.
Saio hau egiteko asmoa dutenak goizeko 8:30ean elkartuko dira Moilaberriko zubian.