Berlinen Urrezko Hartza irabazi zuen 'Dahomey' dokumentala, gaur zineforumean

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 20a, 09:00

Iazko Berlingo zine jaialdian sari nagusia jaso zuen film senegaldarra emango du gaur Ostarrena zine klub taldeak Aita Marin. 

Gurean hain ohikoa ez den herrialde batetako filma ikusteko aukera izango da gaur arratsaldez Aita Mari zine aretoan. Ostarrena zine klubak Dahomey film senegaldarra aukeratu du gaurko zineforum saiorako. Mati Diop zinemagile frantziar-senelgadarraren lan horrek iazko Berlingo zinema jaialdiko sari nagusia jaso zuen, Urrezko Hartza alegia.

Saioa 19:00etan hasiko da Zumaiako zinema aretoan, eta sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai, 5 euroan.

Sinopsia

Parisko Musee du Quai. 2021. urtea. Pasillo luzez beteriko soto bat. Maskara eta eskularruak jantziak dituzten langileak hainbat artelan tentuz biltzen ari dira, egurrezko kaxetan sartuz. Garai batean Benin errepublikaren parte zen Dahomey erresumarenak ziren 26 pieza dira; Frantziak bere kolonia izan zen Afrikako herrialde horri 1892. urtean lapurtutako artelanak. Museoko langileak objektuak beren jatorrira itzultzeko prestatzen ari dira.

26 altxor horien artean dago Gezo erregearen egurrezko estatua. Gezo erregea Dahomey erresumaren buru izan zen 1797tik 1818ra, eta estatuaren ahotik kontatuko da lapurtutako artelanek etxera itzultzeko egingo duten bidaia.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!