Datorren asteazkenean jarriko dituzte salgai 'Eukalyptus' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 23a, 11:00

Jon Ander Urresti bermeotar sortzaileak ondutako antzezlana apirilaren 4an, ostiralez, taularatuko dute Aita Marin. Sarrerak asteazken goizetik izango dira salgai Turismo Bulegoan eta online. 

2022ko Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen Jon Ander Urresti bermeotar sortzailearen Eukalyptus antzezlana ikusteko aukera izango da apirilaren 4ean, ostirala, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Emanaldi horretarako sarrerak aurrez jarriko dituzte salgai datorren asteazkenean, goizeko 10:00etan, Turismo Bulegoan zein sarrerakzumaia.eus webgunean. Sarreren prezioa 6,35 euro izango da (Gazte Txartelarekin 4,45 euro).

Matxalen de Pedrok eta Jon Ander Urrestik zuzendu dute lana, beraiek, Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazleak eta Beñat Urrutiak zortzi eskutara idatzitako testu batean oinarrituta, eta Urresti eta Urrutia bera arduratzen dira testuok agertoki gainean mamitzeaz, gorpuzteaz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide