Udalekuetako begiraleen behin behineko zarrendak ikusgai jarri ditu udalak

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 19a, 16:00

Haurrak udaleku irekietan parte hartzen. (Zumaiako Udala)

Behin behinekoz onartuak izan direnen eta baztertuak izan zirenen izenak jasotzen dira zerrendan. Helegiteak aurkezteko epea zabaldu du udalak. 

Uda sasoian egingo diren udaleku irekietan begirale bezala bezala lan egiteko epea zabaldu zuen duela aste batzuk udalak. Deialdian izena eman duten pertsonen datuak galbahetik pasatu ondoren, begirale bezala lan egiteko onartuak izan direnen eta baztertuak izan direnen zerrenda argitaratu du udalak bere wegunean

Horrekin batera, erabaki horren aurka helegiteak aurkezteko epea ere zabaldu du. Ebazpenaren aurkako erreklamazioak egiteko epea gaurtik apirilaren 1era arte egongo da zabalik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide