'Arizona' antzezlanerako sarrerak, ahituta

Maria Maya Manterola

'Arizona' antzezlaneko irudia.

Joan den astean jarri zituzten salgai gaur Aita Marin taularatuko duten antzezlanerako sarrerak Internet bidez eta Turismo Bulegoan. Dagoeneko agortuta daude.

Txalo produkzioak antzerki taldearen eskutik, Arizona antzezlana taularatuko dute gaur Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreek 20:00etan Aita Marin. Sarrerak joan den astean jarri zituzten salgai sarrerakzumaia.eus atarian eta Turismo Bulegoan, baina dagoeneko agortu dira, eta beraz, ezin izango dira emanaldia hasi aurretik leihatilan eskuratu.

Umorea eta gogoeta politikoa lantzen ditu antzezlanak, mugak pertsonen bizitzetan duten eragina arakatzeko. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide