Asteburu honetan ere adin guztietarako zinema eskaintza izango da Zumaian. Larunbatean, igandean eta astelehenean –ostiralean ez, Arizona antzezlanaren emanaldiagatik–, Bridget Jones: loca por el filma ikusi ahal izango da. Pelikulan, Bridgetek eskolako haurren gurasoen epaiketei aurre egin beharko die, bere seme Billyren hazkuntza dela-eta kezkatuta dagoen bitartean. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.
Haurrentzako, berriz, igandean izango da emanaldia, 17:30ean, eta aste honetan, Azerik eta erbik basoa salbatzen dute da eskainiko duten pelikula. Desagertu den hontzaren bila, azeria eta erbia lagunduko dituzte ikusleek basoan barrena.