Euskaraldia 2025

Bihar bilduko da Euskaraldia antolatzeko batzordea

Juan Luis Romatet

Euskaraldiko batzordeak egindako bileretako bat. (Juan Luis Romatet)

Bilera Alondegiko Moila gelan egingo da, 17:00etatik aurrera, eta Euskaraldiaren barruan antolatuko dituzten ekintzetan jarriko dute fokua. 

Euskaraldia antolatzeko sortutako batzordeak bilera egingo du bihar, astelehenez, Alondegiko Moila gelan. Batzordea martxan jarri zutenetik egingo duten laugarren bilera izango da, eta bertan Euskaraldiaren barruan Zumaian egingo dituzten ekintzetan jarriko dute fokua. Orain arte abiatutako ekintza batzuk ere ixten saiatuko dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide