Oporrak Bakean kanpainaren amaierako ekitaldia egingo dute bihar Alondegian

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 21a, 14:30

Saharako haurrei iaz Zumaian egin zitzaien harrera ekitaldiko unea. (Juan Luis Romatet)

Goizeko 11:00etan egingo dute ekitaldia, Alondegiko Oxford aretoan, eta kanpainaren balorazioa egiteaz gain, saharar tea dastatzeko eta musika entzuteko aukera egongo da. 

Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetako haurrek udako oporrak Euskal Herrian pasatzeko aukera izango dute aurten ere Oporrak Bakean kanpainari esker. Haur batzuek harrera familiatan igarotzen dituzte egun horiek, eta haiek hartzeko familiarik ez dagoen kasuan, Larrabetzuko (Bizkaia) udalekuan. 

Harrera familiak lortzeko kanpaina abiatu zuten duela aste batzuk, eta kanpaina hari amaiera emango diote bihar, Alondegiko Oxford aretoan egingo duten ekitaldian. Kanpainan parte hartu duten udaletako, elkarteetako eta Fronte Polisarioko kideak izango dira bertan, saharar diasporako lagun batzuekin batera. 

Kanpainaren balorazioa egingo dute, baina izango da baita ere aukera aretoan jarritako erakusketa ikusteko, sahar tea eta gozokiak dastatzeko, edota Esaezin eta Zumarea taldeen musika entzuteko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide