Euskaraldia 2025

Euskaraldiko hamaikakoa: Mussin Akrikez

Erredakzioa 2025ko mar. 21a, 15:40

Azoketan izarak eta estalkiak saltzen aritzen da Mussin. (Euskaraldia)

Hasiak dira Euskaraldiko Zumaiako hamaikakoa osatzen. Hamaika lagunez osatuko den taldeko lehen izena Mussin Akrikez zumaiarra da. Euskaraldia ahobizi bezala biziko duela iragarri du. 

Hamaika laguneko taldea da hamaikakoa. Inoren ordezkari izan gabe modu pertsonalean eta borondatez arituko direnak. Talde anitza osatuko dute guztien artean. Batzuk herriko erreferentzialak diren pertsonak izango dira; beste batzuk ekimenean murgilduta dauden euskaltzale aktiboak; eta azkenik, ohiko herritarrak ere egongo dira. Euskaraldia ekimenenean ahobizi edo belarriprest izatea erabaki dute.

Euskaraldia antolatzeaz arduratzen ari den batzodea hasia da hamaikakoa osatzen. Ahobizi edo belarriprest gisa Euskaraldian arituko den zumaiar taldea, hain zuzen. Zumaiako hamaikako lehen izena Mussin Akrikez da. Ahobizi bezala parte hartuko duela iragarri du: "Nik ahobizi modura hartuko dut parte Euskaraldian. Euskara beharrezkoa da zumaiar izateko. Niri askotan gaztelera egiten didate nire azalaren koloreagatik, eta bada ordua aurreiritzi horiek alde batera uzteko", azaldu du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide