Telmo Irureta aktore zumaiarra protagonista duen Animo filma eskainiko dute datorren ostiralean, hilaren 28an, Aita Mari zinema aretoan. 19:30ean izango da saioa, eta filma aurkezten izango dira haren zuzendari Alex Tello eta Telmo Irureta aktorea. Sarrerak bihar eguerditik aurrera jarriko dituzte salgai sarrerakzumaia.eus webgunean.
2017an Alex Tellok Azken muxua laburrarekin hasi zuen film luzea da. Telmo Iruretaren interpretazioak inklusioari beste buelta bat ematen dio bertan. Familia, homosexualitatea eta eguneroko hainbat egoera ikuslearentzako identifikagarriak gertatuko dira.
Sinopsia
Aitor etsirik eta Leire kezkaturik. Mirenek ez du loturarik. Itxasok badu kanta berririk, aldiz, Amets dabil isilik. Hemen inork ez du barre egiteko motiborik. Bizitzaren aurrean, ihesbideak baino, aukeran hobe heldulekuak izatea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!