Asteburu txarra izan da pasatakoa Kbi xake klubarentzako

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 24a, 09:25

Zumaiako xake klubeko bi taldeek galdu egin dute jokatutako partidak. Hirugarrengoak duela asteburu bukatu zuen denboraldia.

Pasatakoa ez da izan asteburu ona Kbi xake klubaren intereserako. Larunbatean hitzorduak izan zituzten bi taldeak galtzaile atera ziren jokatutako partidetan.

Igoera fasea jokatzen ari den preferenteko Kbiren A taldeak Eibarren jokatu zuen jardunaldia, Fomento Cultural taldearen aurka, eta 2,5-1,5 emaitzarekin galdu zuen. Paulo Alberdi, Oier Sarasketa, Erik Juez eta Oscar Aizpurua aritu ziren Zumaiako klubaren izenean jardunaldi horretan. Jardunaldi honen ondoren, hirugarren postura jaitsi dira zumaiarrak. Hurrengo astean, igoera faseko lider den Gros D taldea hartuko du etxean.

Jaitsiera ekidin nahian ari den bigarren mailako Kbi B taldeak 0,5-3,5 emaitzarekin galdu zuen Astigarraga B taldearen aurka. Miguel Angel Aguado, Iñaki Arrieta, Miguel Manterola eta Beniaarbi Mohamed aritu ziren jardunaldi horretan Kbirekin. Sailkapenean bosgarren dira zumaiarrak, eta hurrengo jardunaldian, hamargarrenean, Gros H taldearen aurka jokatuko dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide