Herritarren irakurzaletasuna sustatu eta indartu nahian, hainbat ekintza sustatu dituzte herrian azken urteetan. Datorren hilerako, apirilerako, lau ekintza egingo dituzte Alondegia kultur etxean.
Hasteko, hurrengo asteartean, apirilaren 1ean, Irakurri Matte Zumaiako irakurle taldearen saioa egingo dute Alondegiko Moila gelan. Joseba Zulaikaren Aberriaren inpaseak liburua izango dute hizpide, 18:00etatik aurrera. Zulaika bera saioan izango da, irakurle taldeko kideekin hizketan.
Astebete geroago, apirilaren 8an, Titiritari liburuaren aurkezpen antzeztua eskainiko dute Anita Maravilla antzerki konpainiako kideek. 17:30ean egingo dute emanaldia, Alondegiko Oxford aretoan.
Areto horretan bertan, apirilaren 10ean, Giros, vueltas y mundos liburu aurkezpen musikatua egingo dute. 19:30ean hasiko da saioa.
Amaitzeko, apirilaren 15ean, asteartean, haurrentzako ipuin kontaketa saioa egingo dute haur liburutegian, 17:30ean hasita. 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako Beldurrak airean, irrifarra ahoan bilduma ekarriko du Miriam Mendozak Zumaiara.