Maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da aurtengo Euskaraldia. 11 egun horietan, Ahobiziren edo Belarripresten pinak nonahi ikusiko dira herrian, haiei euskaraz egitera gonbidatuz. Oraindik ez dute zabaldu norbanakoen izen-emate epea; bai, ordea, entitateena. Herrietako taberna, saltoki, denda, enpresei Euskaraldian izena ematera gonbidatu diete, eta Zumaiako komertzio batzuk eman dute dagoeneko pausoa.
Euskara ardatz duen ariketa sozial honetan parte hartu nahiko duten entitateek hemen dute izena emateko epea. Izena ematen duten entitateek argazkiak atera ahal izango dituzte, haien "eredugarritasuna agerian gelditu dadin".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!