Palestinari elkartasuna adierazi diete herriko ikastetxeetan

Juan Luis Romatet

Zumaienako DBHko ikasleak, Palestinari elkartasuna adierazteko gaur egindako ekintzan. (Zumaiena)

Gure haurrak ere badira ekimenak deituta, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko ekintzak egin dituzte Zumaiako ikastetxeetan. 

Konponbide zaila duen afera da Palestinakoak. Etenaldia hautsi zuen pasa den astean Benjamin Netanyahu buru duen Israelgo Gobernuak, eta Gaza erasotzeari ekin zioten israeldarrek beste behin ere. 

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioaren aurrean, ekintza desberdinak egin dituzte gaur Euskal Herriko ikastetxeetan, Gure haurrak ere badira ekimenak deituta. Deialdiarekin bat egin dute Zumaiako ikastetxeek ere. 

Zumaiena ikastetxeko haurrek goizean egindako ekintzetako bat. (Zumaiena)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide