EH Bilduk Iruñean egingo duen Aberri Egunerako autobusa jarri dute Zumaiatik

Juan Luis Romatet

Arnaldo Otegi aurtengo Aberri Eguna aurkezten.

Askatasunaren nazioa gara lelopean, egun osorako egitaraua prestatu du koalizioak.

Aberri Eguna Iruñean ospatuko du aurten EH Bilduk. Egun osoko egitaraua prestatu du koalizioak apirilaren 20rako, eta manifestazioaz gain, ekitaldia, bazkaria, kontzertuak edota kale animazioa izango da. 

Zumaiako lagunen joan etorria errazteko, autobusa jarriko dute egun horretarako. Goizeko 9:40an aterako da Zumaiatik, eta 19:00etan itzuli Iruñetik. 

Izen ematea zabalik dago dagoeneko Inpernupen, Kantaurin edo online, hemen

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide