Datozen urteetan euskarak Zumaian dituen erronkak hizketagai, biharko solasaldian

Maria Maya Manterola 2025ko mar. 25a, 15:00

Euskara plana osatzeko lan mahaia, Oxforden, iazko azaroan. (Zumaiako Udala)

Ainhoa Baglietto eta Araitz Muguruza Ahize AEK ahokularitzako kideek emango dituzte udazkenean egin zen euskara plana osatzeko prozesuaren emaitzak. Oxford aretoan izango da solasaldia, bihar, 18:30ean.

Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren hirugarren saioa izango da bihar, asteazkena. Euskararen datozen urteetako plan estrategikoa osatzeko prozesua izan zen udazkenean, eta prozesu hark emandakoa izango dute hizketagai Ainhoa Baglietto eta Araitz Muguruza Ahize AEK ahokularitzako kideek. Hala, datozen hamar urteetako gakoak eta erronkak aletuko dituzte euskarari dagokionean.

Saioa 18:30ean izango da, Alondegiko Oxford aretoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide