2024ko aurrekontuen likidazioa eta beste zenbait gai, biharko ohiko plenoan

Maria Maya Manterola 2025eko martxoaren 26a

2024ko abenduko ohiko plenoko irudi bat. (Juan Luis Romatet)

Martxoko osoko bilkuran kreditu aldaketa bat ere aztertuko dute, baita egonkortasun txostena ere. Udaletxeko pleno aretoan izango da bilkura, 18:00etan, bihar.

Zenbait gai aztertuko dituzte martxoko osoko bilkuran, etzi. Horien artean da 2024ko aurrekontuen likidazioa, baita egonkortasun txostena ere. Askotariko lan eta proiektuetara bideratzeko kreditu aldaketa bat ere izango da aztergaien artean. 

Horiez guztiez eta gai gehiagoz arituko dira bihar, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Hemen ikus daiteke deialdia eta aztergaien zerrenda.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide