Euskaraldia 2025

Euskaraldiko hamaikakoa: Leire Esnal

Erredakzioa 2025ko api. 7a, 09:00

Kirolaria eta entrenatzailea da Leire Esnal. (Euskaraldia)

Beste izen bat gehitu diote Euskaraldiko Zumaiako hamaikakoari: Leire Esnal. Kirolaria eta entrenatzailea da, eta ahobiziko txapa eramango du soinean. 

Euskaraldiaren Zumaiako hamaikakoa forma hartzen ari da. Taldeko seigarren izena Leire Esnal kirolari eta entrenatzailearena da. Ahobizi izango da Leire aurtengo Euskaraldian. Palaz aritzen diren lagunekin euskaraz aritzen dela dio, baina futbol taldekoekin zailagoa dela, askok ez dakitelako. 

Pala egokituan egiten duen bideagatik da ezaguna Leire Esnal, txapelketa bat baino gehiago irabazia duelako. Futbolean ere ari da bidea egiten, ordea, bai jokatzen, baita entrenatzen ere. 

Futbolean Real Sociedad Fundazioan aritzen da lanean, eta hor Zumaian baino zailagoa da euskaraz egitea, batzuek ez dakitelako edo gaztelaniaz errazago egiten dutelako. Badakitenekin euskaraz hitz egiten du Leirek, eta esan digunez, “Euskaraldian ere ahal den denekin euskaraz egingo dut”.  

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide