Salgai daude jada santelmoetako esku pilota jaialdiko sarrerak

Maria Maya Manterola

Pilota partidak Aitzurin, artxiboko irudian. (Guka)

Buruz buruzko txapelketako final laurdena jokatuko da Aitzurin San Telmo egunaren bezperan. Sarrerak jada eskura daitezke Internet bidez.

Esku pilota jaialdia izango da aurten ere San Telmo egun bezperan, apirilaren 27an, eta oraindik zein pilotari izango diren argitzeke dagoen arren, jada jarri dituzte jaialdiko sarrerak salgai. 

Sarrerek 25 edo 30 euro balio dituzte, eta entradasfronton.com webgunean eskura daitezke. Buruz buruko txapelketako final laurdena jokatuko da Aitzurin, eta aurrez, B serieko txapelketako final laurdenetako partida ere jokatuko dute. Amaitzeko, eskuz binakako norgehiagoka izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide