Asanblada egingo dute bihar Etxapen, apirilaren 5eko manifestazioa antolatzeko

Juan Luis Romatet

Manifestaziorako deia egiten duten kartelak. (@EtxeSindikatua)

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, manifestazioa egingo dute apirilaren 5ean Donostian. 

Etxebizitzaren negozioaren aurka lelopean, manifestazioa egingo dute hurrengo larunbatean, apirilaren 5ean, Donostian. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitutako martxa eguerdiko 12:00etan abiatuko da Bulebarretik.

"Enpresari eta errentisten negozioaren aurka, eta kalitatezko eta doako etxebizitza unibertsalaren alde" antolatutako manifestazioa prestatzeko, asanblada egingo dute bihar arratsaldean, 19:00etan hasita, Aita Mari auzategiko Etxape zentro sozialistan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide