Country dantza ikastaroa antolatu du Astinduk bihar goizerako

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 29a, 09:00

Country estiloko dantzak egiten. (Wikimedia)

Torreberrin egingo dute jarduera 11:00etatik aurrera, eta country estiloko arropa eramatea gomendatzen diete parte hartuko dutenei. 

Dantza estilo desberdinen inguruko tailerrak antolatzen ditu Astindu dantza taldeak hilero. Bertako dantzak ikasteko aukera izaten dute parte hartzaileek, baina baita beste herrialde batzuetakoak ere. Oraingo honetan, Estatu Batuetan jarriko dute mira, eta country estiloan mugitzeko parada izango dute dantzariek. 

Jarduera bihar goizez egingo da, 11:00etatik 13:00etara bitartean, Torreberrin. Irakaslea Natalia izango da, eta girotze aldera, country estiloko aropa eramatea gomendatu diete jarduera honetara bertaratuko direnei. 

Ohi bezala, tailerra doakoa eta irekia da. Baldintza bakarra 14 urtetik gora edukitzea da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide