Ekintza eta jarduera desberdinak antolatuko dituzte Zumaian maiatzean egingo den Euskaraldiaren barruan. Hamaikakoa osatzearekin jarraitzen duten heinean, Euskaraldia antolatzeaz arduratzen den batzordeak beste ekitaldi bat iragarri du. Hala, hurrengo larunbatean, apirilaren 5ean, kuadrillen arteko jolasak egngo dituzte goiz partean Beheko plazan.
16 eta 30 urte bitarteko jarduera izango eta sokatiran, lokotx bilketan eta antzerako joko tradizionaletan aritzera deitu dituzte egun horretan. Jarduera goizeko 10:00etan hasiko da, eta talde bakoitza, gutxienez, zortzi lagunez osatuta egon beharko du.
Izen ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, eduki honekin doan karteleko QR kodea eskaneatu eta bertan emango dute interesdunek izena. Apuntatzeko azken eguna apirilaren 1a izango da.