Maialen Lujanbioren 'rr_6 eRRe(AH)ala' ikuskizuna, gaur Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 27a, 13:36

Maialen Lujanbio.

Aurretik eskaini dituen rr emanaldi haien segida da gaur Zumaiara ekarriko duena. 18:30ean izango da saioa, Zumaiako Emakumeon Etxean.

RR_6 eRRe(AH)ala izeneko ikuskizuna ekarriko du gaur Maialen Lujanbiok Zumaiara. Konkretuki, Zumaiako Emakumeon Etxean izango da, 18:30ean.

2018an egin zuen Maialen Lujanbiok lehen aldiz rr emanaldia, eta harrezkero ikuskizunaren hainbat bertsio ondu ditu; hala, gaur, Zumaian aurkeztuko du sortu duen azkena, rr_6_ erre(AH)ala izena duena.

Hitzekin jolasean

Aurreko proposamenen haritik, hitzez eraikitako errezitaldia egingo du, "oila, hutsa eta betea dena, sortzailearen esanetan. Hizkuntza da emanaldiaren lehengai nagusia, eta hainbat erregistrotan erabiliko du: hotsetan, testu idatzietan, hitz esanetan eta bertsoetan, esaterako.

Aurreko rr aldaeren bidetik, garaiko gaien inguruan jolas egingo du Lujanbiok, eta hark sortutako soinuek pantailan erakutsitako proiekzioak dituzte lagun. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide