Musika Bandak 'Hommage a Robert W. Smith' kontzertu berezia emango du bihar

Maria Maya Manterola 2025ko mar. 29a, 12:30

Musika Bandak joan zen abenduan Zumaienako aretoan emandako kontzertu bateko irudia. (Miriam Romatet)

On Kixote Mantxakoaren istorio soinuduna interpretatuko du Zumaiako Udal Musika Bandak, Robert W. Smith konpositorearen obra esanguratsuenetarikoa. Kontzertua 13:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan.

Emanaldi berezia eskainiko du ZUMB Zumaiako Udal Musika Bandak bihar, igandearekin. Robert W. Smith konpositore estatubatuar ezaguna omenduko dute kontzertuan, eta hark konposatutako zenbait pieza joko dituzte. On Kixote Mantxakoaren istorio soinuduna da, hain zuzen ere, errepertoriorako hautaturikoa: The Quest, Dulcinea, Sancho and the Windmills eta Illuminations abestiak interpretatuko dituzte. Zaldun ibiltaria eta bere ezkutari leial eta baldarraren bidaia irudikatzen du soinuaren bidez, eta kontatzen du nola hartuko dituzten lantza ezpata babesgabeak defendatzeko. 

2023ko irailean hil zen Robert W. Smith estatubatuarra, eta bandetarako musika-literaturako konpositore ezagun eta emankorrenetako bat izan da. Guztira, 700 konposiziotik gorako katalogoa du, gehienak Warner Bros Publications eta Belwin katalogoarekin elkarlanean sorturikoak. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide