Sahararen aldeko lankidetzari buruzko erakusketa ikusgai da Oxford aretoan, eta azken egunotan, gainera, zenbait ekitaldi ere egin dituzte han. Haurren txanda izan da gaur: Darahliko kideekin batera, karetak eta gatz koloretuak egin dituzte, aurpegiak kolorez margotzeko aukera izan dute, eta hennaz azala atontzekoa ere bai.
Erakusketa, bihar arte
Erresistentzia elikatzen: saharar herriaren proposamena elikadura hobetzeko argazki erakusketa izan da azken egunotan Oxford aretoan. Bertan, moringa izeneko landarea ekoiztuta, horrek hango bizilagunen elikaduran eta osasunean izandako eragina jasotzen du argazki bildumak. Erakusketa hori bisitatzeko azken eguna bihar izango da. Alondegiko erakusketa aretoa 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute gaur eta bihar.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!