Lesakan dantzatu dute Zumaiako dantzari txikiek

Juan Luis Romatet 2025ko mar. 31a, 15:00

Dantzari Txiki eguna izan zuten larunbatean Nafarroako herrian, eta bertan izan ziren Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako neska-mutilak.

Udaberriaren batera, hasi dira Dantzari Txiki egunak antolatzen. Jai giroan egiten dituzten jardunaldi horietan, urtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakusketa aukera izaten dute haur zein gaztetxoek. 

Pasa den larunbatean egin zuten Dantzari Txiki eguna Lesakan (Nafarroa), eta aurreko urteetan bezala, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako dantzari txikiak gonbidatu zituzten han dantza egitera. 

Udaberri honetan egingo duten mota horretako saioa izan da Lesakakoa. Datozen asteetan Errenterian eta Beasainen izango dira, eta ekainaren 1ean Zumaian bertan antolatuko dute jardunaldia. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide